Martxan da Kataluniako itzulia

Guaixe 2008ko maiatzaren 20a

Volta mustutzeko, 3,7 kilometroko sarrera etapa izan zuten txirrindulariek, Lloret de Mar herrian. Thor Hushovdek erakustaldia bikaina eman zuen. 4:37ko denborarekin, 6 segundoko aldea atera zion bigarrenari, Hincapieri. Gainerako txirrindularien artean zentesimak   Gorka Verdugo 18.a izan zen, 12 segundora; 28.a Erbiti, 14 segundora, 49.a Martinez, 17 segundora eta 95.a Arrieta, 21 segundora. Riudellots Selva eta Banyoles arteko 167 kilometroko etapa dute gaur txirrindulariek. Tartean, 3 portu gainditu beharko dituzte.