Gorka Verdugo liderrarengandik 50 segundora

Guaixe 2008ko maiatzaren 22a

Etapako lau portuen gogortasunari, irristaz betetako jaitsieren arriskua gehitu zitzaien. Txirrindularien garaipen goseak, ibilbide gorabeheratsuak eta erorikoek, emozioz bete zuten etapa. Helmugatik gertu Desselek atzean utzi zuen bere taldetxoa eta bakarrik zeharkatu zuen helmuga. Atzoko etapak aldaketa handiak ekarri ditu sailkapen nagusira. Dessel da lider berria. Maila onean dagoela erakusten ari da Gorka Verdugo eta 11.a da, 49 segundora. 57.a da Arrieta, 3:04ra; Martinez 62.a, 4:21era eta Erbiti 89.a, 13:46ra.Gaurkoa ere, ez da nolanahiko etapa izanen: Itzuliko etapa luzeena dute, 217,9 kilometrokoa, La Seu d´Urgell eta Asco artean.