Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sailkapen orokorrean Hiltegi eta Sakanaren arteko norgehiagokak jarraitzen du. Hiltegi da liderra, 42 punturekin, eta Sakana bigarrena, puntu bat gutxiagorekin. Beraz, ligako bi oilarren gerrak aurrera darrai. Hirugarrena Otofados da, 34 punturekin. Atzean sailkatuta daude Tenis Rubor (33 p.), Biltoki (29 p.), Peña Sport (24 p.), Furia Tomatera (21 p.), Yeregi ileapaindegia (21 p.), Newells (16 p.) eta Asesoria Fiscal (6 p.). Asteburuko partidakAsteburuan otsailaren 16an atzeratu zen jardunaldia jokatuko da. Partidak larunbatean jokatuko dira, maiatzaren 24an. Ondoko lehiak izanen dira:Biltoki - Yeregi ileapaindegia (Zelandin)Otofados - Sakana (Zelandin)Furia Tomatera - Peña Sport (Zelandin)Newells - Asesoria Fiscal (frontoia)Tenis Ruborrek eta Hiltegik atseden jardunaldia dute.