Berriz ere, lider aldaketa

Guaixe 2008ko maiatzaren 23a

Seu d´Urgell eta Ascó arteko 217,2 kilometroko etapa luzeak aldaketa berriak ekarri zituen sailkapen nagusira.Tropelak iheslariak harrapatu zituenekin, nahasketa nagusitu zen lasterketan. Garaipenaren bila, txirrindulariak bata bestearen atzetik hasi ziren erasoan, tropel nagusia zatituz. Helmugarako 20 kilometroren faltan bosteko taldeak aurre hartu zuen eta 10 segundoko aldea atera zioen lider berriaren taldeari.Fredrigorendako izan zen garaipena. Gorka Verdugo 11 segundora iritsi zen, Pauriol, lider berriarekin batera. 12:25era sartu ziren Egoi Martinez (121.a), Imanol Erbiti (136.a) eta Jose Luis Arrieta (157.a).Sailkapen nagusiko 12. postuan dago Gorka Verdugo, Pauriol liderrarengandik 31 segundora. Jose Luis Arrieta 79.a da, 17:31ra; Egoi Martinez 82.a, 18:48ra; eta Imanol Erbiti 108.a, 28:13ra.Bosgarren etapa dute gaur, Ascó eta El Vendrell artean, 163,5 kilometrokoa. Igandera arte ez dute itzulia amaituko.