LAB "gure ehun industrialaren defentsan"

Guaixe 2008ko maiatzaren 26a

LABek salatu zuen Dinesconek Barasoaingo lantegia "martxan jarri duela atzetik zeuden asmoak estaltzen zituen bitartean". Aldi berean, kritikatu egin zuen 64 lanposturen desagertzea. Sindikatu abertzalearendako "garbi dago Dinesconi ez zaiola interesatzen Ziordiko langileak Barasoainera joatea, eta horregatik igo ditu kalte-ordainak". LABek esan zuen "lanpostuak Ziordian jarraitzeko oraindik borrokatu daitekeela" eta enpresa batzordeko gainontzeko sindikatuek negoziazioan sartzea salatu zuten manifestariek.