Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezker abertzalearen iritziz herri horietan hauteskunde "antidemokratikoak" egin ziren. Sakanako ezker abertzalearen ustez NaBaik EAE-ANVri dagozkion zinegotziei uko egiteak "ez du herritarren borondatea errespetatzeko balio". Aldi berean, NaBairi eskatu diote "Alderdien Legearen aurka badaude" 182.2 artikulua aplikatzeko. Halakorik egiten ez bada, ezker abertzaleak dio "udal antidemokratikoak izateaz gain, herritarrengandik urrundu eta iluntasuna nagusituko" dela udal horietan Horrekin batera, koalizioari leporatu diote "hasiera hasieratik oposizio politikorik gabeko udala nahi" izatea, eta "herri honi eskubideak ukatzen dizkiotenarekin lerrokatzea". KonponbideazAldi berean, "garai gogor hauetan, ezker abertzalea tinko mantendu beharra" nabarmendu zuten. Konponbiderako "herri honetara demokrazia heltzeko marko demokratiko berria eraikitzea beharrezkotzat" jo zuen ezker abertzaleak. Marko horretan "ideia guztiek eta proiektu guztiek izango dute ordezkaritza" esan zuten eta gaur bezala, orduan ere, "gure herrirako independentzia aldarrikatuko" dute. Gaur Etxarri Aranatzen, Bakaikun eta Ziordian kontzentrazioak egin diren arrazoi beragatik igandean auto karabana egin zen. Etxarri Aranatz eta Ziordia arteko bidea egin zuten autoek eta bukaeran, Ziordiko udaletxearen aurrean, kontzentrazioa egin zuten 40 bat pertsonak.