Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako SVI. Kirol Asteak haur, gazte eta helduz bete ditu Aranaz aldeko herri eta pilotalekuak. Aukera zabala izan da: kirol adaptatuak, birziklatze tailerrak, lehen sorospenak, erakusketa... Baina oraindik badago gehiago: Igandean emanen diote amaiera kirol asteari, olinpiada txikiekin.Etxarri Aranatzen, igandean 10:00etan Etxarri Aranazko pilotalekuak hartuko ditu olinpiada txikiak, ekainaren 1ean, igandean, 10:00etan. Sakanako Mankomunitatearen deiarekin bat eginez, Aranaz aldeko kirol taldeek eta Iturmendi, Etxarri Aranatz eta Lakuntzako ikastetxeek ere olinpiada txikietan parte hartzera animatu dituzte ikasleak.Kirol Asteko helburua gogora ekarriz, berriz ere, Sakanako gazteen arteko harremanak sustatuko dituzte antolatzaileek. Horretarako, herri eta ikastetxe ezberdinetako neska-mutilak nahastuko dituzte talde ezberdinetan. "Elkarrekin egotea, jende berria ezagutzea, jolastea... izanen da garrantzitsuena, eta ez gure taldeak irabaztea" azaldu zuen Nerea Martinezek.Asteko amaiera festa honetan jolas eta kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izenen dute bertan biltzen direnek: Gureak ditugun herri kirolak, eta baita gure artean horren ohiko ez diren kirol berriak ere, eskubaloia edo saskibaloia.Ekitaldiari amaiera emateko, 11:30 aldera, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Gurasoak entrenatzen kanpainako sariak banatuko dira. Eta horrenbeste kirol egin ondoren, indarrak berreskuratzeko, otamena egonen da denendako.