Kontzentrazioak EAE-ANVren zerrendak baliogabetu zituzten herrietan

Guaixe 2008ko maiatzaren 28a

Ezker abertzalearen iritziz herri horietan hauteskunde "antidemokratikoak" egin ziren. Sakanako ezker abertzalearendako NaBaik EAE-ANVrik dagozkien zinegotziei uko egiteak "ez du herritarren borondatea errespetatzeko balio". Aldi berean, NaBairi eskatu diote "Alderdien Legearen aurka badaude 182.2 artikulua aplikatzeko". Halakorik egin ez bada, ezker abertzaleak dio "udal antidemokratikoak izateaz gain, herritarrengandik urrundu eta iluntasuna nagusituko" dela udal horietan. Horrekin batera, koalizioari leporatu diote "hasiera hasieratik oposizio politikotik gabeko udala nahi" izatea eta "herri honi eskubideak ukatzen diotenarekin lerrokatzea". KonponbideazAldi berean, "garai gogor hauetan, ezker abertzalea tinko mantendu beharra" nabarmendu zuen ezker abertzaleak. Konponbiderako "herri honetara demokrazia heltzeko marko demokratiko berria eraikitzea beharrezko" jo zuen ezker abertzaleak. Marko horretan "ideia guztiak eta proiektu guztiak izango dute ordezkaritza" izanen luketela esan zuten eta gaur bezala, orduan ere, "gure herrirako independentzia aldarrikatuko" dute. Gaur Etxarri Aranatzen, Bakaikun eta Ziordian kontzentrazioak egin diren arrazoi beragatik igandean auto karabana egin zen. Etxarri Aranatz eta Ziordia arteko bidea egin zuten autoek eta bukaeran, Ziordiko udaletxearen aurrean, kontzentrazioa egin zuten 40 bat pertsonak.5 aulkiAsteartean, 14:00ak aldera, aurpegia estalia zuten ezezagun talde bat udaletxean sartu eta bilkura gelako 5 aulkirekin atera ziren. Udal demokratikoaren aldeko herri ekimenak hartu du bere gain 5 aulkiak hartzearen ardura. Ekimen horrekin salatu nahi dute NaBaik "ez duela inolako borondaterik erakutsi 515 etxarriarren ordezkari legitimoei dagozkien zinegotzi postuak emateko eta egin duten lapurreta konpontzeko". Aurreratu dutenez, "udaletxean etxarriar guztiak ordezkatuak egon arte ez ditugu itzuliko".