Sakandarrak Aurtengo gorakada diskoan

Guaixe 2008ko maiatzaren 29a

Horien artean dago Hesian talde sakandarraren Hau dena aldatzera doa kantua. Hesian-ek apirila hasieran grabatu zuen kantua Iruñeko K studioan. Taldearen soinuari fidel, AHT eta Itoizko urtegia ditu hizpide kantuak. Abesti hori beste 14 bat doinurekin udazkenean Hesian-ek aurkeztuko duen diskoa osatuko du. Udan eginen dute grabaketa. Franek (ahotsa eta gitarra) esan digunez, taldea kantuak lantzen ari da gaur egun eta batzuk nahiko aurreratuak ditu. Bitartean, Buton tronboik jotzaileak taldea utziko du, beste batean aritzeko eta ordezkoa bilatzen ari dira. Duela urte bat inguru taldeak Maite dugu maketa argitaratu zuen eta harrez geroztik ibilbide geldiezina izan dute. Hainbat kontzertu eman dituzte Euskal Herrian eta atzerrian. Gazte topagunearen kantua egitea ere taldearendako bultzada ederra izan zen. VendettaSkalariak taldeak atseden hartzea erabaki badu ere, bere taldekideak ez daude geldi. Luisillo etxarriarrak (baxua) eta Javierok (gitarra) elkarrekin zerbait egiteko asmoa buruan aspaldi zuten. Skalariaren geldialdiarekin batera sortu zen Vendetta. Bien artean ondu zituzten hainbat kantu eta ondoren talde kideak bilatzen hasi ziren. Skalariakekin azken aldian aritutako Rico (bateria) eta Ruben (tronpeta) egitasmora batu ziren. Taldea Pello Reparaz tronboi jotzaile arbizuarrarekin osatu da. Taldearen diskoaren aurrerapena izanen den Credito hipotecario (No future) kantua gehitzen da bilduma disko horretan. Kantua duela hilabete grabatu zuten Iruñeko K estudioan. Irailean, atzera ere, Vendetta estudioan izanen da aurreneko diskoa grabatzeko. Udazkena akaberan entzungai izanen da.