Andra Mari ikastolaren festa Iturmendin

Guaixe 2008ko maiatzaren 30a

16:30ean, frontoian pilota partida jokatzen hasiko dira. Kirolak baino gehiago kantua maite dutenek Egin kantu! karaokearekin primeran pasatzeko aukera izanen dute. Festara hurbiltzen direnak 17:30etik 19:30era bitartean haien kantu zaletasunarekin gozatzeko aukera aparta izanen dute. Gainera, aldamenean ETBko Betizu saioko Be izanen da. Ikasleek egindako eskulanen erakusketa herriaren etxean ikusgai izanen da, 17:00etatik 19:00etara. Udaletxea bera antzoki bihurtuko da 18:15etik aurrera. Ikasleek prestatutako Suaren konkista antzezlanaren emanaldia ikusteko aukera izanen da. Saio guztiak despeditzean, 19:30ean, Andra Mari ikastolan 25 urte lanean daramaten langileak omenduko dituzte. Ikastolaren festa auzatearekin despedituko da. Arratsalde guztian Nafarroa Oinezi buruzko informazio mahaia izanen da Iturmendin. Jakina denez, ikastola horri dagokio heldu den urtean jaia antolatzea. Iturmendira joaten direnak zein batzorde dauden, bakoitzaren beharrak eta haietakoren batean izena emateko modua izanen dute. Bestalde, aurtengo Oinezeko materiala ere salgai izanen da.