Aralarko Mikel Donea Uraren Foro Gaztean

Guaixe 2008ko ekainaren 2a

Gazteen foroaren bidez lortu nahi dena da ikastetxeek euren komunitatean ingurumena eta uraren egoera hobetzeko konpromisoak hartzea. Uraren Gazte Foroak ere Zaragozan eginen den nazioarteko esposizioarekin ere badu zerikusia.Egitasmoarekin bat egin duten Nafarroako dozena bat ikastetxeen artean dago Aralarko Mikel Donea institutua. Marian Ferreiros fisika eta kimika irakasleak ikasturte hasieran proposatu zuen Agenda 21 gaia lantzea. Erronka onartua izan zen eta lehenik hondakinen arloa lantzen hasi ziren. Hainbat neurri proposatu ziren, baina "denbora faltagatik hurrengo ikasturtean indarrean" jarriko direla esan digu Marianek. LanakHondakinen ondoren ura hartu zuten gaitzat eta ikasturtean zehar hainbat ikasgaietan gaia landu zuten. Etika, erlojioa eta filosofia ikasgaian urari buruzko dekalogoa prestatu dute. Historia ikasgaian urarekin lotura duten Sakanako toponimoak, mitoak eta kondairak jaso dituzte. Fisika eta kimikako ikasgaian Arakil ibaiaren eta haren ibaiadarretan uraren kalitatea aztertzeko 8 analisi egin dituzte. Landutako guztiarekin ordenagailurako aurkezpen bana egin dute. Horretaz gain, plastika ikasgaian Urdiaingo errotaren maketa eta ur botilez eta ogitartekoak biltzen duen aluminioarekin instalazioa osatu dute. Hori guztia, larunbatetik garagarrilaren 8ra arte Atarrabiako Bataian ikusgai izanen da, gainontzeko ikastetxeetakoekin batera. ParlamentuanAsteartean Aralarko Mikel Donea institutuko 26 ikasle Nafarroako Parlamentuan Uraren dekalogoari buruzko Osoko Bilkuran parte hartuko dute. Haietako 20 publikoaren tokian egonen dira. Gainontzeko seiak jarlekuetan izanen dira eta bik hartuko dute hitza dekalogoko puntu bana irakurtzeko. Ania Irazoki Zeberio eta Hichan El Ogdi dira horiek. Bestalde, institututik jakitera eman dute garagarrilaren 20an batxilergoko ikasle guztiak 2 autobusetan igo eta Zaragoraza joanen direla, nazioarteko erakusketa bisitatzera. Sakanako Mankomunitateak laguntza jasoko dute institutuak.