RODOLFO NAVARROREN 100 m karratuko OBRA TXINATAR MURAIEAN IKUSGAI

Guaixe 2008ko ekainaren 6a

Olinpiar Jokoak direla eta, Pekin bisitatuko duten turistek Rodolfo Navarro valentziar margolari eta eskultorearen obra ikusteko aukera izango dute. Harresi Txinatar Handian, bisitatuenetarikoa den eta hiritik gertuen dagoen atean, ikusgai izango dira aste batzuetan zehar, barne eta kanpo, Rodolfo Navarroren 128 metro luzerako mural piktoriko erraldoia eta brontzezko 2,50 metro altuerako 12 eskultura.Proiektu hori aurrera eramateko, 41 urteko artista honek Pekingo Wan Liu Chao auzoko 850 metro karratuko nabe batean lan egin behar izan du, azken urte osoan zehar.Lana tamaina ezberdinetako koadroz osaturik dago, multzo ugaritan kokatzen direnak. Argazkian pertsonaia eta figura geometrikoak ikus daitezke, urdin, laranja, gorri, berde, hori, txuri eta more nabardurekin, estruktura handi eta bakarra osatuz. Obra Harresiaren zorutik gertu kokatuko da, ikusleak begien altueran ikusi ahal izateko.Navarrok, Arte Abstraktuaren defendatzaile denak, �eskultura abstraktuak askeak direla, eta figuratiboak aldiz, errealitatearen pean daudela� dio. Eta eman nahi duen mezua honako hau da; arteak naturarekin eta hiriarekin kontaktuan egon behar duela, eta ez lau pareten artean harrapatua.Itziar Nazabal