Sakandarrak Donostiako Nazioarteko XXIII. Onditz Triatloian

Guaixe 2008ko ekainaren 2a

Igandean Nazioarteko XXIII. Onditz Oroituaz triatloia jokatu zen Donostian, denboraldiko lehen triatloi proba, Euskal Herriko triatloi zirkuiturako puntuagarria. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, 400 triatleta inguru bildu ziren 750m. igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrikan egiteko.Irabazlea SVC Seguridad taldeko Eneko Llanos izan zen (2:09:40). Sakana Triatloi Taldeko kideei dagokienez, Mikel Lakuntza arbizuarra 144.a heldu zen helmugara (2:38:04), Alberto Martinez etxarriarra 171.a (2:40:49) eta Juantxo Azurmendi altsasuarra 222.a (2:47:32).