Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Sakanako Helduen XVIII. Areto Futboleko Txapelketa-Iker Kirolak Sariko azken jardunaldia jokatu zen. Emaitzak:Peña Sport 5 - Hiltegi 6Yeregi Ileapaindegia 4 - Newells 1Tenis Rubor 6 - Furia Tomatera 5Biltoki 0 - Otofados 1Asesoria Fiscalek eta Sakanak atseden jardunaldia zuten.Sailkapeneko buruan Hiltegik eta Sakanak zuten lehia estua Hiltegik irabazi du, 45 punturekin. 44 puntu izan ditu Sakanak, eta 40 Otofadosek. Atzean sailkatu dira Tenis Rubor (36 puntu), Biltoki (35 puntu), Furia Tomatera (24 puntu), Peña Sport (24 puntu), Yeregi Ileapaindegia (24 puntu), Newells (16 puntu) eta Asesoria Fiscal (9 puntu).Lehen sailkatutako zortzi taldeek jokatuko dute liga titulua larunbatean, ekainaren 7an. Aurreneko partidak Olaztiko kiroldegian jokatuko dira, goizez. Ondoko partidak izango dira:1: Hiltegi - Yeregi ileapaindegia (10:00etatik 11:00etara)2: Sakana - Peña Sport (11:00etatik 12:00etara)3: Otofados - Furia tomatera (12:00etatik 13:00etara)4: Tenis Rubor - Biltoki (13:00etatik 14:00etara)Arratsaldean final erdiak eta finala jokatuko dira, Altsasuko Zelandi kiroldegian eta frontoian. Finalerdiak 15:30etik aurrera izanen dira: lehen partidako irabazleak laugarren partidako irabazlearen kontra jokatuko du, eta bigarren partidako garaileak hirugarren partidako garailearen kontra. Ondoren, bi lehiako irabazleak titulua jokatuko dute. Lehen lau sailkatutakoek saria eskuratuko dute.