Langabezia ia puntu bat igo zen maiatzean

Guaixe 2008ko ekainaren 3a

681 nafar gutxiago daude izena emanda langabetuen zerrendan, guztira 22.287. Haietatik 13.079 emakumeak dira eta 9.208 gizonak. Apirila bukaeran baino 4 pertsona gehiago zeuden izena emanda Altsasuko Enplegu Bulegoan maiatza bukaeran. Guztira 523, iaz garai berean baino bat gutxiago. Lan bila daudenetatik 322 emakumeak dira eta 201 gizonak. Adinari erreparatuta, 25 urte azpikoak 110 dira (58 gizon eta 52 emakume) eta 25 urte gorakoak 413 (270 emakume eta 143 gizon). Sektoreka begiratuz gero ez da aldaketarik lana eskatzen duten pertsonen artean. Gehienek, 287, zerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete. Industrian lan egiteko 139 eskaera daude. Eraikuntzan aritzeko 47 eskaera daude. 7 dira nekazaritza-abeltzaintza arloan arituko liratekeenak. Horretaz gain, Altsasuko enplegu bulegoan aurretik lanik egin ez duten 43 pertsona dauden izena emanda. Bestalde, apirilean bulego horren bidez 410 kontratu sinatu ziren, haietatik 63 izan ziren mugagabeak.