Aralarko Mikel Donea institutuko ikasleak Parlamentuan

Guaixe 2008ko ekainaren 4a

Nafarroako hainbat ikastetxeetan zenbait jarduera gauzatu dituzte ekimen horren barruan, beti ere, ibaien egoera ekologiko ona eta ur kontsumoaren eta erabileraren inguruan populazioa sentsibilizatzea eta kontzientziatzea helburu hartuta. Prozesu hori guztia despeditzeko bildu ziren, beraz, asteartean. ParlamentuanAralarko Mikel Donea Institutuko 26 ikaslek parte hartu zuten astearteko jardunaldian. Haietatik 20k bisitarien tribunatik saioa jarraitzeko aukera izan zuten. Gainontzeko 6 ikasleak parlamentarioen aulkietan eseri ziren eta haietako bik, Ania Irazoki Zeberiok eta Hichan El Ogdik, hitza hartu zuten dekalogoaren puntu banaren berri emateko. Parlamenturako bisitan ikasleek zenbait irakasleren laguntza izan zuten. Astearteko parlamentu gaztetuaren saioan ere politikariak presente izan ziren. Helena Torres parlamentuko presidenteak jakinarazi zuen ikasleek prestatutako dekalogoa talde parlamentarioei eta beste hainbat erakunderi helaraziko ziela. ErakusketaIkasturtean hainbat ikasgaietan landu dute uraren gaia ikasleek. Etika, erlijioa eta filosofia ikasgaian asteartean aurkeztutako urari buruzko dekalogoa prestatu zuten. Urarekin lotura duten Sakanako toponimoak, mitoak eta kondairak bildu zituzten Historia ikasgaian. Fisika eta Kimikan ubeldearen uraren kalitatearen azterketa egin zuten. Plastika ikasgaian Urdiaingo errotaren maketa eta ur botilez eta ogitartekoak biltzen duen aluminioarekin instalazioa egin zuten. Guztia igandera arte ikusgai dago Atarrabiako Bataian, Nafarroako beste institutuetako ikasleen lanekin batera.