Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
LAB sindikatuak ohar baten bidez azaldu du "begi onez" ikusten duela Dinescon enpresak Ziordiko lantegia ez ixtea. Sindikatuak, hala ere, "kezkak" ditu "lantokiaren eta eskualdeko ehun industrialaren geroaren inguruan". Horregatik adierazi du "gure ehun industrialaren defentsan lanean jarraituko" duela, "baita ere lanpostu eta langileen eskubideen defentsan". Beste sindikatuei eskatu die "enpresen itxieraren aurka lan egin dezatela".