Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru eguneko lanaren ondoren, igandean despeditu zuten txirrindulariek Euskal Bizikleta. Azken etapan erabaki zen garailea eta, bitxia bada ere, Arrateko igoerak baino, jaitsierak erabaki zuen itzulia.Bigarren etapa, Aguraingoa irabazi eta gero, itzuliaren bila atera zen Euskaltel-Euskadi Eibarko etapan ere. Etapa amaitzear zela, Arraten gora, taldeko buru Igor Antonek erabat suntsitu zuen ordura arteko liderra, Julian Sanchez. Bazirudien Azanza eta Martinezen taldekidearendako izanen zirela etapa eta itzulia, baina maldan gora erakutsi zuen indar eta abileziak huts egin zion maldan behera. Ez zion barkatu Saunier taldeko Eros Capecchik eta Italiara eraman zituen bi sari preziatuak.Egoi Martinezek 46. postuan despeditu du 3 eguneko itzulia, 21:35era; Imanol Erbitik 49.ean, 23:27ra; eta 62.ean Jorge Azanzak, 31:55era.