Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako kadeteek Villatuertan zuten hitzordua joan zen asteburuan. 84 txirrindularik erantzun zioten deiari, Aralar-Irabia Intersport eta Burunda-San Miguel txirrindulari taldekoek tartean. Lan ona egin zuten sakandarrek, baita horren fruitua jaso ere: Jose Urrizak 3. postuan zeharkatu zuen helmuga, Amezketa irabazlearengandik 54 segundora. Taldekako sailkapenean bigarren onena izan zen Intersport-Irabia, Madenasa-Valsay taldearen atzetik. Eguna borobiltzetik gertu egon zen Aranazko taldea: Iñaki Mañeru mendiko eta tarteko helmugetako sailkapen-buru izatetik puntu bakarrera geratu zen.Eneko Garcia bigarren GalarrenGazte kategoriako Nafarroako egutegiak Eskiroz herria zuen markatuta pasa den asteburuan. Galar Zendeako 6. Saria zuten jokoan. Bertara joan ziren, besteak beste, Rural Kutxa eta Irabia Itersport taldetako txirrindulari gazteak. Fin ibili ziren Burundakoak, baina azken esprintean Ciclos Beristain taldeko Gorka Olaizolak aurre hartu zuen. Haren denbora berean zeharkatu zuen helmuga Rural Kutxako Eneko Garciak, 2. postuan. Puertas Dipronaren ondoren, talderik onena izan zen Burundakoa.