Igandean Lakuntza-Aralar probaren txanda

Guaixe 2008ko ekainaren 13a

Zabalarte klubak guztia prest du igandean Lakuntza Aralar mendi lasterketa jokatu dadin. Aurreko urteetan bezala Lakuntza eta Hirumugarrieta arteko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek. Erredakzioa ixterako garaian 239 korrikalari zeuden izena emanda. Aurreko hiru edizioetan ez bezala, Lakuntzako proba aurten ez da Euskal Herriko mendi lasterketen koparako puntuagarria izanen, hala ere, parte hartzea nabarmena izanen da. Korrikalariak 9:30ean abiatuko dira Lakuntzatik eta 5 ordu izanen dituzte proba burutzeko. Guardetxera igo ondoren, Albi eta Mugardin barna Belokiren lepora jo eta handik zuzen Unako putzura jo beharko dute korrikalariek, Hirumugarrietako tontorrera iritsi arte. Ondoren Lakuntzarako bidea hartuko dute Errenagatik barna jaitsiz. Korrikalariek 28,5 km-ko ibilbidea osatu beharko dute eta bidean 2.308 metroko desnibela gainditu beharko dute. Probaren zailtasun maila "ertaina" da. Guztia jasangarriagoa egiteko 5 hornimendu gune izanen dira. Antolakuntzak ere beste horren beste kontrol gune jarri ditu. Eguraldiak lagunduko ez balu, Zabalarte klubak ibilbide alternatiboa prestatua du. SariakPodiumera igotzen diren gizonek et emakumeek sari berak eskuratuko dituzte. Gainera, parte-hartzaile guztiek ere opari bana jasoko dute. 1. 350 euro txapela eta trofeoa2. 120 euro eta trofeoa3. 80 euro eta trofeoa4. Kirol jantzia5. Kirol jantzia6. Kirol jantziaLehen lakuntzarra, trofeoaLehen sakandarra, trofeoa