Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Burundako hainbat herritan txakurren amorruaren kontrako txertaketa kanpaina eginen da: Bakaikun, 9:00etatik 9:45era; Iturmendin, 10:00etatik 10:45era; Urdiainen, 11:00etatik 12:00etara; Ziordian, 12:30etik 13:30era; Olatzagutian; 16:30etik 18:00etara eta, azkenik Arbizun, 18:30etik 20:00etara. Hilaren 21ean txertaketa eta identifikazioa Aranatz aldean eginen da: Lizarragan, 10:00etatik 11:00etara; Dorraon, 11:30etik 12:00etara; Unanun, 12:00etatik 12:30era, Lizarragabengoan, 13:00etatik 13:30era eta Etxarri Aranatzen 16:30etik 18:00etara, hiltegi berriaren ondoan. OharrakTxertaketa kanpaina horretarako ezinbestekoa da txakurraren identifikazio txartela eramatea, baja edo berriz txertatu behar diren txakurren kasuan. Identifikatu eta txertatu behar diren animalien kasuan, haren jabeak nortasun agiria eraman beharko du. Txertaketa eta identifikazioagatik 27 euro ordaindu behar dira. Identifikatu besterik ez bada egin behar, 17 euro eta 18 soilik txertaketa egin behar bada. Norbaitek bere herrian jarritako ordutegian ezin badu joan beste edozein herrietara joan daiteke. Hori bai, txakurra maneiatzeko zailtasunak badaude, animalia muturrekoarekin eraman beharko dute nagusiek.