Bertso paper lehiaketetako sariak banatu dira

Guaixe 2008ko ekainaren 12a

Kima Euskara Taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz deitu zuen Joxe Iriarte bertso paper lehiaketa. Kimak jakitera eman duenez, 4. edizio honetan 200dik gora lan aurkeztu dira a eta b mailetan. Beste bietan, DBHko 3. eta 4. mailakoenean eta helduen mailan ez du inork lanik aurkeztu. Epaimahaiaren arabera a mailako, hau da, Lehen Hezkuntzako lehen saria Nerea Lapuentek merezi izan zuen. Bigarrena, berriz, Pello Zabalzarendako izan zen. B mailan, DBHko 1. eta 2. mailan Garazi Astizek eskuratu zuen lehen saria eta Maitane Ondarrak bigarrena. Nafarroako LehiaketaJoxe Iriarte bertso paper lehiaketara aurkeztu ziren lanak ere Hezkuntza Departamentuak antolatutako lehiaketara ere aurkeztu ziren. 4 mailetan banatuta 1.000tik gora ikasle nafarrek parte hartu zuten. Lehiaketa horretan eskualde eta herrialde mailako sariak eman ziren. Sakanari dagokionez, honakoak izan ziren epaimahaiaren ustez nabarmendu ziren bertsolariak: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailaIrabazlea: Ainhoa Lopez, Arrano Beltza.Aipamena: Nuria Lanz, Arrano Beltza.Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailaIrabazlea: Andoni Agirre, San Donato. Aipamenak: Amaia Jorge, Zelandi. Nerea Lapuente, Zelandi. Irati Altzelai, Andra Mari. Jon Razkin, San Donato. Maialen Unanua, Urdiain. Ane Razkin, Urdiain. Leire Mateos, Arrano Beltza. Marina Arbizu, Arrano Beltza. Janire Lopez, Luis Fuentes. Geaxi Eizagirre, Atakondoa. Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailaIrabazlea: Garazi Astiz Aranburu, Andra Mari. Aipamenak: Maitane Ondarra, Andra Mari. Xochitl Karasatorre, Andra Mari.Nafarroako lehiaketan nabarmendu den sakandar bakarra Ihabarko Garazi Astiz Aranburu izan da, bere mailan lehen saria eskuratu baitu. Saria Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi batean jaso zuen, gainontzeko irabazleekin batera.