3 udaletako "egoera antidemokratikoa gainditzeko pauso eraginkorrak" eskatu ditu ezker abertzaleak

Guaixe 2008ko ekainaren 10a

400 bat pertsona bildu ziren hauteskundeak egin eta urtera "Etxari Aranatzen, Bakaikun eta Ziordian apartheid egoera ezarri zenetik". Akaberan zabaldutako mezuan adierazi zuten "egoera antidemokratikoaren ezarpenari dagokionez erantzunkizun maila desberdinak" daudela, baina "erasoa ez litzateke hain eraginkorra izango, zenbaitzuk era pasiboan lagundu ez balute". Horrekin batera, NaBairi dei egin zioten 3 udal horietan "egoera gainditzeko pausu eraginkorrak emateko" eskatu zuten. Kioskoan Haize Berriak Banda ematen ari zen kontzertua behar baino lehenago bukatu zen eta manifestazioa iragarri baino ordu laurden beranduago hasi zen. Bestalde, manifestazioa haur jolas parkearen parera iritsi zenean, udal bilkura gelatik hartutako 5 aulkiak erakutsi zituzten aurpegia estalia zeramaten pertsona batzuk.