Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astearteko jardunaldian Alcoholicos Anónimoseko ordezkaria, alkoholikoen senideak biltzen dituen Al-Anon elkarteko ordezkaria, Altsasuko alkate Unai Hualde, Olazti, Ziordia eta Altsasuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko presidente Mª Jose Notario, Etxarri Aranazko Osasun Zentroko zuzendari Antonino Goikoetxea, eta Altsasuko Osasun Zentroko ATS Iosune Carrion. Haien jarduna entzutera 80 bat pertsona bildu ziren, hautetsi, osasun arloko profesional eta herritarrak barne. SakananEsan bezala, Altsasun Alcoholicos Anónimos taldea sortu berri da. Bilerak Gure Etxean, 2B gelan, egiten dituzte asteartetan eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era. Olatzagutian ere bada talde bat, eskola zaharretan biltzen dena, asteartetan eta ostegunetan. Neguan 19:00etan eta udan 19:30ean. Taldeak irekiak dira, hala ere, informazio gehiago nahi duenak 948 241 010 edo 609 478 341 telefonoetara dei dezake eguneko edozein ordutan. Web gunea: www.alcoholicos-anonimos.org. Erakundeak izan duen harrera "ona" eskertu egin du.