Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emeteriok azaldu digunez, halako topaketekin elkarteen arteko harremana eta jaiotzekiko zaletasuna sustatu nahi dira. Igandeko egitaraua mezarekin hasi zuten. Ondoren Tuterako katedrala eta klaustroa bisitatzeko aukera izan zuten. Gero auzo judua zena ezagutu zuten egin zuten pasioaren bidez. Bazkariarekin eta Tuterako elkartearen egoitzari egindako bisitarekin despeditu zen topaketa. EgoitzaOlatzagutiako mediku kontsultategi zaharra da duela bi urte Sakanako Belenzaleen Elkartearen egoitza. Orain gutxira arte kontsultategia bere horretan zegoen, baina aurten egokitzapen lanak egin ditu elkarteak. Zeuden paretak bota, guztia txukundu eta margotu egin dute. Emeteriok esan digunez, "tailerra eta erakusketa gune bihurtu nahi dugu egoitza". Aurtengo erakusketa han eginen dute. Elkarteak aurten jaiotzak egiten ikasteko hastapen ikastaroa ez emateko arrazoia egoitza egokitzeko lanak izan dira. Horiek despedituta, "orain buru-belarri ari gara aurtengo erakusketa prestatzen", esan digu Emeteriok. Egoitzatik pasatzen denak, beraz, jaiotza egiteak zein lan eskatzen duen ikusteko aukera izanen du.