Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eguna ospatuko da larunbatean Azpeitian. Sustraiak galtzen ez utzi, euskarari eutsi lelopean egitarau zabala prestatu dute: pilota partidak, Xiba jokoak, herri-bazkaria, haur parkea, txotxongiloak, erromeria, batukada, kontzertua... Euskararen normalizazioa udalerrietan sustatzen duen mankomunitate horretako kide dira Arbizuko, Etxarri Aranazko eta Urdiaingo Udalak.