Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanan bezala, Euskal Herrian barna, mintzakide moduko makina bat egitasmo martxan daude. Guztiek ere, euskararen erabilera sustatzea dute helburu, horretarako hizkuntza ikasten ari diren pertsonak arituekin harremanetan jarriz. Ikasturtea despeditu behar den honetan Sakanako 41 mintzakideak, eta Euskal Herriko guztiak, haien eguna ospatzera deituak izan dira, gainontzeko euskaldun guztiekin batera. Larunbatean ospatuko da III. mintzakide eguna Getxon.