1.987 ikasle nafar izan dira unibertsitate sarbide probak egiteko izena eman zutenak. Haietatik 44 sakandarrak dira. D eredukoak dira ikasle gehienak, 39, Aralarko Mikel Donea Institutuan ikasten duten 31k eta Iruñeko Biurdana ikastetxean ari diren 8k. A ereduko Aralarko Mikel Donea institutuko 5 ikasle ere probak egiten ari dira. Emaitzak aurki jakinen dituzte, baina orain aurrera egiten ez dutenek irailean bigarren aukera izanen dute, 15etik 17ra bitarteko probaldian.