Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala, Sakanako Mankomunitateak urteko kirolaririk onenak sarituko ditu, Kirol Zerbitzuaren bidez. Dagoeneko irekia dute izangaiak proposatzeko epea.Sari eta aipamenakEz dira gutxi Sakanako Mankomunitateak emanen dituen sari eta aipamenak. Sakanako Kirolari Onenak saritzeko orduan, kategoria hauek izanen dituzte kontuan: 35 urtetik gorako gizonezkoak eta emakumeak, 18 urtetik gorako gizonak eta emakumeak, 18 urtetik beherako gizon eta emakumeak, talderik onena eta euskara gehien bultzatu duen taldea. Proposamenak egiteko garaiaKirol elkarteek, ikastetxeek edo norbanakoek dagoeneko ireki dute izangaiak proposatzeko epea. Azaroaren 27an, eguerdiko 12:00etan agortuko da horretarako denbora. Era berean, Sakanako Kirolari Onena hautatzeko eratuko den batzordeak ere proposamenak egiteko aukera izanen du. www.sakana-mank.com web orrian denon eskura dago hautagaiak proposatzeko fitxa. Irurtzungo kultur etxean, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan eta Altsasuko Kirol Zerbitzuan jasoko dira izangaiak. Proposamenarekin batera, hautagaien currikuluma gaineratu beharko da. Deialdiaren inguruko berri gehiago nahi duenak Kirol Zerbitzura jo dezake, kirolak@sakana-mank.com helbidera edo 948 464 866 telefonora.