Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean lehen hartu-emana izan ondoren, atzo Suitzako Itzuliko bigarren etapa izan zuten txirrindulariek, Langnau eta Flumserbergeren artean. Antza, borrokarako gogoarekin ekin zieten txirrindulariek 197 kilometroei, ez baitzen ihesaldirik falta izan. Euskaltel taldeko Igor Anton talde buruan sartu zen, besteak beste, Kirchen, Cunego, Schleck txirrindulari handiekin batera. Haiek elkarri begira ari zirela baliatu, eta aurre hartu zuen bizkaitarrak. Berarendako izan ziren etapa eta lidergoa. 46. postuan sartu zen Jorge Azanza, 3:33ra eta 48. postuan Gorka Verdugo, 3:38ra. Sailkapen nagusiko 42. postuan dago etxarriarra, 3:48ra eta 47.ean Jorge Azanza, 5:18ra. Sakandarrek Antonen maillot horia defendatu beharko dute gaurko etapan.