Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Suitzako Itzuliko hirugarren etapa jokatu zen atzo, Flums eta Gossau artean. 155 km-ko etapa esprintean erabaki zen, eta Silence-Lottoko Robbie McEwen izan zen garailea, Oscar Freire eta Gerald Ciolek txirrindulariei aurrea hartuta. Euskaltel taldeko Gorka Verdugo etxarriarra 59.a sartu zen eta talde bereko Jorge Azanza altsasuarra 74.a, biak irabazlearen denbora berean.
Sailkapen orokorrean, Euskaltel-Euskadiko Igor Antonek eusten dio lidergoari. Gorka Verdugo 39.a da, 3:48ra, eta Jorge Azanza 43.a, 5:18ra.