Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean bezala, atzo ere esprintean bera bezalako gutxi daudela erakutsi zuen McEwenek. Suitzako itzulian bigarren aldiz, bera izan zen helmuga pasatzen lehena. Gossau eta Domat Ems arteko 171 kilometroko etapa nahiko lasaia izan zen Euskalteleko txirrindulariendako. Etapa laua zen eta ihesaldia sortu zen lehen kilometroetan. Horien beldurrik gabe, erritmo lasaia hartu zuen tropelak, baina aldea 10 minutura iritsi zenean, lanari ekin zioten esprinterren taldeek. Iheslariak harrapatuta, McEwen izan zen azkarrena esprintean. Igor Antonek jarraitzen du sailkapen-buru. Haren taldekide Gorka Verdugo 39. postuan dago 3:48ra eta Jorge Azanza 43.ean, 5:18ra. Taldeburuaren maillot horiari eusteko lan gehiago edukiko dute sakandarrek. Bosgarren etapa dute, Domat Ems eta Caslano artean, 190 kilometrokoa. Bidean, lau portu gainditu beharko dituzte, 3. mailako bi, 1. mailako bat eta 2.eko bat, azkena, helmugatik 16 kilometrora.