Garraiolariek "behin-behinean" greba bertan behera utzi dute

Guaixe 2008ko ekainaren 17a

Garraiolarien 3 elkarteek Espainiako Gobernuari "arduragabekeriaz" jokatzea eta sektoreko krisia behar bezala ez konpontzea egotzi zioten. Gobernuak sektorearendako onartutako 54 neurriak ez dira nahikoak garraiolari elkarteen ustez, enpresa txiki eta ertainen interesak biltzen ez direlako. Arazoari "behin behineko" konponbidea eman zaiola uste dute garraiolariek. Bestelako ekimenak aurrera eramateko prest azaldu ziren.Nafarroako garraiolari autonomoak biltzen dituen Tradisna elkarteak igandean batzarra izan zuen, eta 5 bozen aldeagatik, greba bertan behera uztea erabaki zen. Sakanako garraiolariak berriro ere errepidean dira baina haietako batek esan digunez protestaldian "parentesia besterik ez da, gauzek berdin segitzen dute eta".  Bestalde, greba deialdiari eusten dio Garraioaren Aldeko Plataformak.