Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sai edo putreendako bazkaleku horien horniketa garraio baimendua duen kudeatzaile batek eginen du. Departamentutik jakinarazi dutenez, hainbat udalek nahiago dute horniketa herriko abeltzainek egitea, horregatik uko egin diote gobernutik proposatu zaien sistemari eta bazkalekua jartzeari. 3 helburuSare horrekin, Begoña Sanzberroren departamenduak lortu nahi du, lehenik, nahikoa jaki ematea espeziaren kontserbazioa bermatuko duen putre kopuru jakin batendako. Egunero, 2.000 bat sairendako 1.200 kilo jaki banatuko dira, besteak beste, ehiza hondakinak edo hildako basapiztiak. Bestalde, arriskuan dauden ugatz, sai zuri eta miruak ere bazkaleku horietan elikatu daitezkeela dio departamentuak. Azkenik, sare horrekin departamentuak sai populazioen lurralde kudeaketa lortu nahi du eta horrela beste eskualde batzuetara mugi daitezen eragoztea. ErasoezBegoña Sanzberro kontseilariak aurreratu zuenez abeltzainek jasandako kalteen aurrean "albaitaritza-peritazioa hobetu eta arintzeko neurriak hartzen ari dira". Departamentutik jakitera eman zutenez, "normala" da putreek "aldian behin bizirik dagoen animaliaren bat jatea". Gainontzeko espezie nekrofagoen gehiengoak hala egiten duela azaldu zuen. Espeziean ez dela inolako aldaketarik eman ziurtatu du departamentuak. Aldi berean, saiek bizirik dagoen animalia jateari ezin zaiola "erasoa" deitu ere nabarmendu nahi izan dute. Departamentutik jakitera eman digutenez, azken 10 urteetan sakandarren 20 erreklamazio aurkeztu dituzte saiek animalia biziak jateagatik. Iturri beraren arabera 6k besterik ez dute kalte ordaina jaso.