Greba mugagabea deitu dute hondakin bilketa zerbitzuko langileek

Guaixe 2008ko ekainaren 24a

Lan hitzarmenean "aurrera pausuak" emateko, "presio neurri gisa astelehen eta asteartean" greba egin dute Sakanako Mankomunitateko hondakinen bilketan aritzen diren langileak. Horretaz gain, garilaren 18tik aurrera mugagabeko grebari ekitea erabaki dute. Langileen ordezkariak jakinarazi digutenez, "greba deialdia publiko egin denetik ez da aurrerapenik izan. Harrokeria harresiarekin egi dugu topo". Langileek esan dutenez, "badira alkateak gaiaren kudeaketarekin ados azaldu ez direnak". Aste honetako greba deialdia publiko egin zenetik biltzeko deialdirik ez dutela jaso esan dute langileek. Hitz egiteko borondatea berretsi dute aldi berean.