Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
7,9 milioi euro dira eta horietatik 248.181,9 euro Sakanara etorriko dira, Irurtzunera, Arbizura, Etxarri Aranatzera, Altsasura eta Olatzagutiara, zehazki. Ibarreko 5 udalek 647.792,52 euroko inbertsioa eskatzen duten lanak aurkeztu zituzten laguntzetara. Herriz herriIrurtzunen herri guneko espaloiak zenbait tokitan jaitsi, ez erortzeko barandillak jarri eta zebrabideetako pasa egokia egiteko 13.026,8 euro bideratuko ditu udalak. Erdia gobernuak pagatuko du. Zein lan egin behar diren Asride-Larrakil elkarteak eta Udalak elkarlanean erabaki dute. Bestalde, Irurtzungo Udalak 23.000 euroko aurrekontua prest zuen trafiko seinaleak jarri eta zebrabide goratuak margotzeko. Nafarroako Gobernuak San Martin eta Bi Aizpe karriketako zebrabide goratuak margotu dituenez, aurrekontua 14.000 eurora jaitsi da. Herriko gainontzeko oinezkoen pasabide guztiak margotu eta seinaleak jarriko dituzte. Horretarako 3.000 euroko diru laguntza izanen du. Arbizuko Udalak kiroldegian eta hotelerako bidean aparkamenduak egiteko 12.000 euroko laguntza jasoko du, aurrekontuaren erdia. Hotelaren seinaleztapen turistikorako 2992,8 euro bideratuko ditu udalak eta erdia diru-laguntzarekin estaliko du. Etxarri Aranazko Udalak herriko interesguneak seinaleztatzeko 11.221,45 euro bideratu ditu. 3.000 euroko diru-laguntza jaso du inbertsioari aurre egiteko. Altsasu Udalak kamioien aparkamendua eraberritzeko 8.644,32 euro jasoko du. Lanen aurrekontua 17.288,64 eurokoa da. Espaloiak zebrabide goratuetara egokitzeko 8.120 euro bideratuko ditu Altsasuko Udalak eta erdia gobernuak ordainduko du. Altsasun hainbat seinale jartzeko asmoa du udalak eta 38.234,05 euroko diru saila aurreikusi du eta erdia laguntzarekin estaliko du. Olatzagutiako Udalak jasoko dituen laguntzen artean 7.351,15 euroko bat dago kamioien aparkalekua eraberritzeko. Lanek 14.702,29 euroko aurrekontua dute. Herri gunetik oztopo arkitektonikoak kentzeko udalak 67.541,53 euro bideratuko ditu eta 30.000 euroko laguntza izanen du. Olatzagutiako Udalaren asmoa ere bada herri guneko karrikak seinaleztatzea 9.946,72 eurorekin. Inbertsioa estaltzeko 3.000 euroko laguntza izanen dute. Azkenik, igerilekuak eraberritzeko 417.695,56 euro bideratu ditu udalak eta horri aurre egiteko departamentuaren 150.000 euroko diru laguntza izanen du. Irailean hasiko dira lanak.