Martinez, Azanza eta Erviti Espainiako Txapelketan

Guaixe 2008ko ekainaren 23a

Toledoko Talavera de la Reina herriak eliteko eta 23 urtez beherako Espainiako Txirrindularitza Txapelketa hartuko du datorren asteburuan. ProTourreko taldetako eta talde kontinentaletako txirrindulariek hartu zezaketen parte.Sakanako zenbait txirrindularik bertarako bidea hartuko du. Ekainaren 28an, larunbatean, erloju kontrako lehia izanen dute. 30 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, seriean. Bertan izanen da Egoi Martinez etxarriarra.Larunbatean, fondoko proban, 3 bira eman beharko dizkiote 70 kilometroko zirkuituari. Egoi Martinezek errepikatu eginen du proba honetan ere, eta Jorge Azanza eta Imanol Erviti ere lehiatuko dira.