7 udalek erregistro zibilak euskaraz egiteko baliabideak eskatu dituzte

Guaixe 2008ko ekainaren 24a

Eskaerarekin bat egin zuten 33 udalen artean, 7 sakandar daude: Irurtzun, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena eta Olazti. Beste udal batzuek gutuna zuzenean bidali zuten Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura. Antza denez, Nafarroako Gobernuaren asmoa da aurki erregistroetako inskripzioak modu informatizatuan egiten hastea. Horregatik bildu ziren Iruñean, "legeak herritar euskaldunoi aitortzen dizkigun hizkuntza-eskubideak berma daitezela exijitzeko eta ekimen honekin bat egin duten udalerrietako alkateek sinatutako eskaera-gutunak ekartzeko". 2005ean onartu zen jaio berrien inskripzioak erkidego bakoitzeko hizkuntzan egiteko aukera eta Nafarroan euskaraz egiteko aukerarik oraindik ez dago.