Amaitu da Suitzako Itzulia

Guaixe 2008ko ekainaren 23a

Atzo despeditu zuten txirrindulariek Suitzako Itzulia, 9. etaparekin. Txirrindulariek ez zuten azken eguneko garaipena galtzea nahi izan eta Altdorf eta Berna arteko 168 kilometroko etapak uste baina ikuskizun handiagoa eskaini zuen. Ihes saiakera jarraiek tropela desitxuratu zuten eta horretaz baliatu zen Cancellara helmuga lehen postuan zeharkatzeko. Liquigas taldeko Roman Kreuziger gazteak irabazi du itzulia. 53. postuan amaitu du gorka Verdugo etxarriarrak, 34:56ra eta 61.ean Jorge Azanzak, 38:03ra.