Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herrian luze eta zabal ospatzen dira San Joanen omenezko festak, eta horren isla toki ezberdinetan antolatutako pilota jaialdiak. Esaterako gaur, Eibarko Astelena pilotalekuan arratsaldeko bostetatik aurrera antolatutako pilota jaialdian, Aitor Zubietak Del Reyrekin osatuko du bikotea, Olazabal eta Oskar Lasaren kontra aritzeko. Bestalde, Bizkaiko Aulestin, arratsaldeko zazpietan, Uriarte eta Urberuagaren kontra ariko dira Alberto Ongai satrustegiarra eta Nalda III.a. Iurgi Flores, bikainLarunbatean Egur Sportek antolatutako lau t´erdiko txapelketako lehia jokatu zen Olaztin. Matute III.ak 22-5 irabazi zion Javi Gomezi, eta Ziordiko Iurgi Floresek 22-9 hartu zuen menpean Jaio, txapelketan aurrera eginez. Ziordiarrak erakustaldi bikaina eman zuen. Bestalde, igandean Egur Sportek pilota jaialdia antolatu zuen Arabako Ullibarri Aranan. Iurgi Floresek Jaiorekin osatu zuen bikotea, Iriarteri eta Fuertesi 22-16 irabaziz.