Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Han bildu dira, asteartetik ostiralera, egunero 3 orduz, "primerako giroan". Oinarrizko ezagutzak ikasi dituzte 25 emakumeek. Saioak, batez ere, praktikoak izan dira eta sukaldaritza ikasteaz gain, janari-erabiltzaile txartela ere lortu dute. Haietako bat, gainera, dagoeneko lanean ari da. Eta beste batzuek Arbizuko Martintxone jatetxean hilabete batez praktikak egiteko aukera izanen dute. Ikastaroa aurrera eramateko ibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateetako Babestutako Gizarte Enpleguko programan bat egin dute. Estreinako aldia da hori gertatzen dena. Aurretik, bi mankomunitateren artean antolatuak izan ziren halakoak, baina sekula ez Sakanako ikuspegiarekin. Babestutako Gizarte Enpleguko arduradunek esan digutenez, ikastaro horien bidez "lan mundurako ateak zabaldu nahi dizkiegu. Horregatik eskaintza egiterakoan beti kontuan izaten dugu enplegu bulegoan dagoen langile eskaera".