Rural Kutxako Beñat Txoperena gazteen Gipuzkoako Itzulian txapeldun

Guaixe 2008ko ekainaren 24a

Astelehenean gazte mailako Gipuzkoako Itzuliko txapela irabazi zuen Rural Kutxako Beñat Txoperenak. Igantzi txirrindulariak mendi txirrindularitzatik dator eta uste baina lehenago egokitu du bide-berriko bizikletara. Argi utzi zuen hori astelehenean. Atzo, berriz, Tolosan izan zen afizionatuen taldea, Jose Maria Anza Memoriala lehian. Txirrindulariek 103,5 kilometroko ibilbidean 3 aldiz gainditu behar izan zuten Altzoko gaina eta aldi bana Larraitz eta Leaburu gainak. Bidelan-Kirolgi taldeko Andoni Blazquez izan zen garailea. Lan ona egin zuen Sakanako Rural Kutxak, lehen 20 txirrindularien artean 6 taldekide sartu baitziren. Aleix Fabregas izan zen horietan lehena, 6. postuan, irabazlearengandik 44 segundora. Xabier Zabalo olaztiarra 16.a izan zen, 2:30:51ra. Balentriak taldekako sailkapeneko 2. postuan jarri zuen Rural Kutxa, Azpiru-Ugarte taldetik 43 segundora.