Pilotariak festarik festa

Guaixe 2008ko ekainaren 25a

Sakanan bertan festak aukeran izan arren, pilotak Eibarko festetara eraman zituen atzo Zubieta eta Lasa III.a. Lehenengoak Del Rey izan zuen aurrelari eta bigarrenak Olazabal. Etxarriarren arteko lehian, beteranoarendako izan zen garaipena, 22-11koarekin. Frontisen ari den Nagoreren txanda da gaur. Irurtzundarrak Haroko pilotalekuan jokatuko den jaialdia irekiko du, 18:00etan, Mikelen aurkako norgehiagokan.