Pilota partidak

Guaixe 2008ko ekainaren 26a

Gorriti uhartearrak eta Jorge Nagorek Baños de Rio Tobia herrirako bidea hartuko dute gaur arratsaldean. Bertan, 18:00etan hasiko den pilota jaialdiko bigarren partidan, elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak. Irurtzundarrak Zabala izanen du atzelari lanetan eta Jon Gorritik Camaero II.a aurrean. Ongi etorriko zaie bi sakandarrei elkarren aurkako partida, larunbatean, 18:00etan, Arbizuko kiroldegian, elkarren aurka izanen duten Nafarroako lau t´erdiko final-laurdenetako partida prestatzeko baliagarria izan daiteke eta.