Industria kontseilariak eta alkateek udazkenerako hitzordua jarri dute

Guaixe 2008ko ekainaren 26a

Mustutze ekitaldia eta gero Sakanako udal ordezkariak eta kontseilaria bildu ziren eta han lotu zuten udazkeneko bisita. Urdiain-Altsasu industrialdea izanen da hizketa-gaia. Kazetariak galdetuta, Jose Maria Roig kontseilariak "poz handia" azaldu zuen Urdiain-Altsasu industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorial izendapena onartu delako. Azaldu zuenez, orain "erosketa eta behin betiko proiektua egitea falta da". Kontseilariak "beharrezkotzat" jo zuen industrialdea eta "eskualdeko jarduera denez gobernuaren jarduketa" dela gogora ekarri zuen, aldi berean, gehitu zuen departamentua "entzuteko prest" zegoela.