Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Irurtzunen autobusa hartu dutenak Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. mailakoak dira eta Pasai Donibane dute helmuga. Han piraten udalekuan parte hartuko dute. Bestela, ohiko ekintzez gain, uretako hainbat jarduerekin gozatzeko aukera izanen dute. Beste eskaintzakAlkizan izanen dira Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako gaztetxoak. Ingurua eta natura ezagutzeko jolasez gain, herri kirolak, mendi ibilaldiak, piraguak eta Txingudiko Badia ezagutzeko parada izanen dute besteak beste. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak dira udaleku horietan parte hartzen duten helduenak, haiendako eskaintza Azkoitian, kostaldetik gertu, 7 egun pasatzea da. Piraguan, surfean, tailerretan eta bestetan ariko dira. Urtxintxa Eskola eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuen gidaritzapean, haurrek udan euskaraz aritu eta, bide batez, "giza eta ingurumen heziketako zenbait alor era ludikoan" landuko dituzte. Joan aurretik udalekuetako arduradunek motibazio lana egiten dute.