Erdozia eta Amillano Nafarroako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketan

Guaixe 2008ko ekainaren 27a

Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, asteburuan abiatuko da Nafarroako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketa. 13 aizkolari ariko dira lehian: Esteban Pikabea (Gerendiain), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Xabier Mindegia (Beintza Labaien) Xanti Olano (Leitza), Manuel Kañamares (Arostegi), Jon Telletxea (Beintza Labaien), Luis Mari Belarra (Doneztebe), Xabier Ariztegi (Etxalar), Juan Telletxea (Doneztebe), Sergio Mandazen (Garralda), Ander Erasun (Aurtiz), Juanjo Erdozia (Etxarri Aranatz) eta David Amillano (Altsasu). Lesio batek txapelketan parte hartzea eragotziko dio Iker Gorriti uhartearrari.Larunbatean, EulatenHain zuzen ere, larunbatean, ekainaren 28an, Nafarroako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da Eulaten, 18:00etan. Goian aipatutako 14 aizkolariek bi kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bana moztu beharko dituzte. Kanporaketa honetan sailkatzen diren lehen 5 aizkolariak finalera pasako dira. Azken hiru sailkatuek, berriz, maila galduko dute.Arerioak latzak direla kontuan hartuta, ea Juanjo Erdozia etxarriarrak eta David Amillano altsasuarrak kanporaketa gainditu eta txapelketan aurrera egiten duten.