Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jakina denez, pasa den astean bi egunez greba egin zuten hondakinen bilketako zerbitzuko langileek. Lan hitzarmenean "aurrera pausuak" emateko egin zuten deialdia eta halakorik ikusi ez zutenez hilaren 18tik aurrera greba mugagabea deitu dute. Asteleheneko batzarra hasi aurretik, batzarkide guztien aurrean hitza hartu zuen hondakin zerbitzuko langileen ordezkariak. IritziakBatzarkideek greba hasi aurretik egoera bideratu beharraz hitz egin zuten. EAE-ANVko Juanjo Goikoetxeak gogora ekarri zuen aurreko legegintzaldietan "lan hitzarmenak negoziazioaren bidez sinatu dira. Negoziazioan segitzea" eskatu zuen ekintzaileak. Bere alderdikide Fran Baldak galdetu zuen "akordioa lortzeko borondaterik" dagoen eta mankomunitateko presidente Migel Angel Zubiriak baietz esan zuen, eta argitu zuen: "Nik, erakundearen ordezkari, bitartekari gisa topea eman dut, batzarrak erabakiko du gainontzekoa". Nafarroa Baiko Txiki Iriartek gaia batzarrean baino batzorde iraunkorrean aztertzea proposatu zuen eta hala erabaki zen. EAE-ANVren eskariz eta IUN-NEBri aipamen eginez, bileran talde guztiak ordezkatuak izanen dira. Hala, asteazken eguerdian bilduko da Batzorde Iraunkorra (NaBai 3, EAE-ANV 2, PSN 1 eta independenteak 1) baita IUN-NEBeko Arturo Carreño ere.