Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erosketa hori egin ahal izateko mankomunitateak Nafarroako Gobernuaren lau urteko planaren diru-laguntza du. Hala ere, mankomunitateak bere zatia ordaindu ahal izateko mailegua eskatu du. Eskaintzak aztertu ondoren Rural Kutxarekin hartzea erabaki zen. Aurrekontu aldaketaSakanako Mankomunitateak astelehenean oniritzia eman zion Arbizuko hondakindegiarekin komunikatzeko sistema berriari. Betidanik arazoak izan dira mankomunitateko Lakuntzako egoitza eta hondakindegia komunikatzeko. Arbizuko mutur hartaraino ADSL linearik jarri ezin daitekeenez, Sakanako Mankomunitateak Iberbanda enpresarekin akordioa lortu du eta hark uhin bidezko sistema batekin ADSLren pareko komunikazio bidea eskainiko dio hondakindegiari eta hala komunikazio arazoak etengo dira. Interneterako sarbidea zaila den landa eremuetara sarea eramateko egitasmoa du martxan Nafarroako Gobernuak. Horren barruan dago, esaterako Ergoienako Udala. Sakanako Mankomunitatea horretara bildu da hondakindegia komunikatzeko modua izanen du. Gobernuak ordainduko du gastua. Azkenik, asteleheneko bilkuran Etxarri Aranazko Udaleko ordezkaritzan aldaketa gauzatu zen. Aurrerantzean Maider Goñi Errazkinen ordez Peio Elvira Lazkozek parte hartuko du bilkuretan. Maider mankomunitateko langile bihurtu denez ezin du batzarreko kide izan.