Mankomunitateak ontzien gaikako bilketa hitzarmena berrituko du

Guaixe 2008ko uztailaren 2a

Estatu osoko ontzi ekoizleak biltzen ditu ECOEMBES S.A. enpresak. Merkaturatzen dituen ontzien berreskurapena egiteko administrazioekin hitzarmenak sinatzen ditu. Bestela esanda, diruz laguntzen ditu Sakanako bezalako mankomunitateak, ontzien gaikako bilketa egin dezaten. Neurri handi batean hitzarmen horri esker finantzatzen da gaikako bilketa. SakanaIbarreko edukiontzi horietan biltzen den guztia Arbizuko hondakindegira eramaten da eta han ontziak ez diren hondakinak bereiztu egiten dute. Ontzi horiek gero Azkoiengo plantara eramaten ditu mankomunitateak han tratatuak izan daitezen. Prozesu horrek Sakanan edukiontzi horietan bildutako ontzien kopuruan %75-80 inguruan utzi du. Duela hiru urte portzentajea txikiagoa zen eta mankomunitatea Ecoembesen diru-laguntza galtzekotan egon zen. Edukiontzi horietan biltzen denaren %70a baino gutxiago badira ontziak, bilketaz arduratzen diren administrazioak penalizazioa jasotzen dute, hau da, diru gutxiago jasoko dute Ecoembestik. Edukiontzi horietan bildutakoaren %30 baino gutxiago ontziak ez diren beste hondakinak mankomunitateek dirua jasotzen dute. Hitzarmenean egin den aldaketarekin, penalizazioak gogortu egin dira. Horrekin batera, diru laguntzak emateko eskalak jarri dituzte, "gaikako bilketan gehien ahalegintzen denari saria emateko". Edukiontzi horiaZer bota dezakegu?Puntu berdea daukaten ontzi eta bilgarri guztiak. Edari eta kontserba latak.Brikak (esnea, batidoak, zukua...).Plastikozko edari botilak.Leungarri eta garbikarien plastikozko ontziak.Jogurt, gazta, mamia, eta abarren plastikozko ontziak.Poliespanez egindako arrautza-ontziak eta erretiluak.Edukiontzi horian ezin da bota:Papera eta kartoia.Plastikozko poltsak eta puntu berderik gabeko bilgarriak.Plastiko gogorrez egindako kakoak, terraza altzariak edota jostailuak.Siloetako plastikoak.OharraEz da komeni ontziak plastikozko poltsatan uztea.